La Salle ikastetxe guztietan jarduteko protokoloa

#LaSalleEtxean: La Sallek jarduera protokolo bat erabaki du ikastetxe guztietarako, eta barrutian koronabirusa kutsatzea eta zabaltzea eragozteko neurriak sustatuko ditu.

Hezkuntza administrazio guztiek Espainia osoko ikastetxeak ixteko agindua eman dute, eta agindu hori gutxienez 15 egunez izango da indarrean, osasun publikoko arrazoiengatik, agindua eman zenetik aurrera. La Sallek konpromiso erabatekoa du bere misioa betetzen duen lekuetan bizitzen diren egoerekin eta jakitun da egoera hau oso berezia dela gure Barrutian (Espainian eta Portugalen). Horrenbestez, La Sallek bere egiten du agintaritza publikoetatik herritarrei egiten ari zaien deia, eta arduraz jokatzeko eskatzen die pertsona guztiei, koronabirusa gehiago ez zabaltzeko.

La Salle hezkuntza sareko ikastetxe guztiek eta gizarte-hezkuntzazko obrak guztiek jarduera protokolo bat adostu dute Anaien elkarte guztiekin batera, eta protokolo horren helburu nagusia da gure ikasleak, familiak, hezitzaileak, administrazio eta zerbitzuetako langileak eta anaiak zaintzea eta babestea.

Protokoloan adostu diren neurrien artean daude, besteak beste: ahal den neurrian telelana erraztea; bilera presentzialen ordez bideo-konferentziak egitea, horretarako aukera baldin badago; eskola-jardunarekin modu telematikoan jarraitu ahal izateko neurriak hartzea, eta lan horretan, hezitzaileak ikasleen eta familien premiei arreta guztia ematen saiatzea; eta barrutian pertsona asko elkartzekoak ziren bilkurak, topaketak eta batzarrak bertan behera uztea edo atzeratzea. 

Horrez gainera, #LaSalleEtxean hastaga erabiliko du La Sallek sare sozialetan, pertsona guztiak koronabirusa ez kutsatzeko eta zabaltzeko ekintzek duten garrantziaz jabe daitezen.

LaSalleEtxean