Haurren eskubideen nazioarteko eguna

Azaroaren 20ko Haurren eskubideen nazioarteko eguna dela eta, La Salle Berrozpe ikastetxeak egun seinalatu honetan bat egitea erabaki du.

ENTZUTEA...ESKUBIDE KONTUA DA! lelopean, OREGANOA sinbolo hartuta, sentsibilizazio eta tutoretza jarduerak landu ditugu neska-mutilekin batera.

Oreganoak otitis delakoa sendatzeko duen gaitasunean oinarrituta, haurren artean oreganoa landatzea eta zaintzea sustatu dugu, helduok entzun diezaiegun eta beraiek ere entzunak izan behar dutela kontzientzia daitezen.

Horretaz gain, Andoaingo Udal plenoan HAURREN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA dela antolatu den prentsaurrekoan LSBko 6 ikaslek hartu dute parte.

Hau ere garrantzitsua delako, zaindu ditzagun!!