HHZZ-2018ko EuskoSkills

Fabrikazio Mekanikoko Diseinuaren kategorian Euskoskills irabazi ondoren, Spainskills txapelketan hartuko du parte La Salle Berrozpek

La Salle Berrozpek urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak irabazi ditu gaur Euskadiko Euskoskills txapelketan, Fabrikazio Mekanikoko CAD Diseinuaren kategorian. Horri esker, urrezko domina irabazi duen ikaslea, Unai A., eta haren irakaslea, Xabi Puertas, Estatuko Skills txapelketan lehiatuko dira datorren urtean, Madrilen.

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak lanbide-heziketako ikasleen artean antolatzen duen txapelketa da Euskoskills. Aurtengo edizioko sariak gaur banatu dira, Miramongo Teknologia Parkean izandako ekitaldi batean.

La Salle Berrozpek hiru kategoriatan hartu du parte txapelketan, lehen mailako ikasleekin: Fabrikazio Mekanikoko CAD Diseinuan, CNC Fresan eta Elektronikan, hain zuzen.

Fabrikazio Mekanikoko CAD Diseinuan, urrezko domina irabazi duen Unai A. ikasleak ez ezik, Ekain B. eta Mikel A. ikasleek ere zilarrezko eta brontzezko dominak eskuratu dituzte, hurrenez hurren.

Elektronikaren arloan, Nahuel G. ikasleak eta haren irakasleek, Josema Fernandezek eta Iñaki Aranburuk, brontzezko domina irabazi dute. Azkenik, CNC Fresaren modalitatean, Ibai G. ikasleak eta haren irakasle Asier Elejostek hartu dute parte.

ZORIONAK!