Aurten ere La Salle Berrozpe Ikastetxetik egun berezi eta garrantzitsua den honetan ere parte hartu dugu.
Aurretik,gure plangintzan, bi ekintza nagusi egiten dira:
-
Eskola ordu barruan eta ikasle guztiekin egiten den lantze osoa; tutoretzak, tailerrak, gogoetak, idatziak eta bideoak. Aurten bereziki gehiago landuko dugu zer gure GKE dugun Proyde- Proega kanpainaren ardatza "emakumea" eta "berdintasunak" ditugu.
-
Bestetik, larunbateko Pausoz Pausoko ekimenean, beste modu honetan egin dugu gure presentzia. DBH 3. mailako ikasleek pintxo-edari salmenta antolatuko dute beraiek ikasbidaiaren zati bat kosteatzeko. Bertara hurbiltzen diren pertsona ororentzat egongo da irekia.
Bestalde, Ondarretako ekimen momentuan ere beste bi aukera antolatzen ari gara: ikasle eta irakasle talde batek "Pausoz pauso"bertsoa abestuko dute eta, beste ikasle talde batek gaiaren inguruko "Aldarrikapen idatzia" irakurriko dute.
Eskerrik asko ekitaldi berezi honetan parte hartu duzuen ikasle eta irakasleei!! Zorionak!