Emakumeen Nazioarteko Eguna

Gune honen bidez, Emakumearen Nazioarteko Egunean egingo ditugun jarduera guztiak kontatuko dizkizuegu.

Aste honetan zehar Emakumearen Egunari lotutako dinamikak lantzen ari gara Ikastetxe osoan!

Ikastetxeko etapa guztietan Andoaineko kale izendegia aztertu dugu (adinaren arabera, modu desberdinean). Bertan emakumezkoekin eta gizonezkoekin lotutako kale izen kantitateak alderatu ditugu. Desberdintasun nabari hau erreparatu ondoren, emakumeekin lotura zuten 6 guneei buruzko informazioa bilatu dugu. Honakoak dira:

       - Ambrosia Olabide.

       - Ama Kandida.

       - Juanita Alkain.

       - Doña Carmen Alcácera.

       - Algodonerako Emakumeak.

       - Plaza morea - Andreurdiñarena 

 

Aurreko informazioa baliagarria izan zaigu, martxoaren 4ean herri mailan antolatu ziren 2 martxak kale hauetatik igarotzen baitziren, amaiera ekitaldia Basteron izanik. Bertan, DBH 3ko ikasleek pintxo salmenta egin zuten, lortutako diruak ikasbidaia ordaintzen lagunduko die. 

Egun hauetan zehar ere, iraunkortasun taldetik hezkidetzari buruz gogoetatxo bat egitera gonbidatu gaituzte. Izan ere, ikastetxean Garapen Jasangarria lantzeko Agenda 30a aurrera eramaten dugu eta hau osatzen duten 17 helburuen artean 5.na genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neska guztiak ahulduntzea da. 

Gora Emakumeak!