Maiatzaren 14an, ostirala, hainbat jarduera egin genituen ikasleekin, bai DBH, Batxilergo eta Heziketa-zikloetako ikasleekin, Ekintzailearen Eguna ospatzeko.
Horien artean, honako hauek nabarmenduko ditugu:
- Negozio propioa (HOSVER) duten bi ikasle ohien eta Mantentze-lan Elektromekanikoko ikasleen arteko hitzaldi-solasaldia.
- Ekonomia zirkularreko tailer bat Mantentze-lan Elektronikoko ikasleekin.
- Administrazio eta Finantzetako ikasleek Andoaingo auzoetan Garapen Iraunkorrerako 20-30 Agendaren 11. helburuari buruz egindako ikerketa.
Esperientzia polita izan zen.