DBH-Albaolako faktoria eta Pasai Donibane

Joan den ostiralean DBH 3. mailako ikasleak Pasai San Pedron izan ziren. Bertan leku interesgarria ikusi ahal izan zuten: Albaolako faktoria. Euskal bale-arrantzaleek Ternuan harrapatzen zituzten baleen olioa euskalerriratzeko propio eraikitako itsas-ontzien erreplika bat  ari dira egiten. Garai hartako baliabaideak erabiliz, neurri handi batean. Bisitaren ostean, Pasai Donibanera txalupaz igaro genuen eta bertako leku esanguratsuenak ikusi genituen.