Datorren ikasturtean zer ikasi nahi duzun erabaki behar duzu, eta horrekin batera, non ikasiko duzun ere bai.
Etorri eta ezagutu gure Batxilergoko eskaintza. Metodologia, irakasleak, instalazioak eta ekipamenduak, egungo ikasleen lanak… guzti hau gertutik ezagutzeko aukera paregabea izango duzu.
Bi saio eskaintzen dizkizugu:
- Martxoaren 18an (asteartea) 17:00etan eta 18:00etan
- Martxoaren 22an (larunbata) 11:00etan eta 12:00etan