Andoaingo Udalak eta LHko ikastetxeek bat egin dute Andoaingo Lanbide Heziketako es-kaintza ezagutarazteko

AZOKA FP Lanbide Heziketak eskualdeko gazteei eskaintzen dizkien aukerak ezagutaraztea du helburu.

Lanbide Heziketak Andoain eta eskualdeko gazteei eskaintzen dizkien aukerak ezagutu eta sustatzea. Helburu horrekin, Andoaingo Lanbide Heziketa eskaintzen duten hiru ikastetxeak – Leizaran Institutua, Zinema eta Bideo Eskola (ESCIVI) eta La Salle Berrozpe – elkartu dira AZOKA FP antolatzeko, Andoaingo Udalaren babesarekin.

Hiru ikastetxeen eta Udalaren arteko lankidetza honek aukera emango du ikuspegi global eta zabalago bat eskaintzeko Lanbide Heziketaren aldeko apustu komun bati buruz. Izan ere, Andoainen eskaintzen den Lanbide Heziketak enplegagarritasun handia du, eta eskualdeko enpresek gero eta gehiago eskatzen dituzte profil horiek. AZOKA FP martxoaren 29an, larunbatean, egingo da Morea plazan, 10:00etatik 13:00etara, eta bertan 16 stand egongo dira, ikastetxe bakoitzaren eskaintza erakusteko.

Ekitaldia doakoa eta irekia izango da Andoaingo eta inguruko guztientzat. Lanbide Heziketako familia desberdinak ezagutzeko aukera eskainiko du, eta, horrez gain, gazte askok etorkizun profesionala aukeratzeko orduan izan ditzaketen zalantzak argitzen lagunduko du.

AZOKA FPk guztira 16 stand izango ditu, ziklo bakoitzeko bat. Bertan, Lanbide Heziketako ziklo bakoitzean egiten dena modu bisualean erakusteaz gain, bisitariei aholkularitza eskainiko zaie. Stand bakoitzean, irakasleek eta ikasleek ziklo bakoitzaren nondik norakoak eta lanbide-irtenbideak azalduko dituzte.

Lanbide Heziketa aukera bikaina da, eta oinarrizko, erdi-mailako, goi-mailako eta espezializazio-ikastaroak barne hartzen ditu. LHko tituludunek enplegagarritasun handia dute, eta eskualdeko enpresek gero eta gehiago eskatzen dituzte profil horiek. Gainera, Lanbide Heziketa ikasteak aukera ematen du Dual Formazioaren bidez lehenengo ikasturtetik bertatik praktikak egiteko eta baita Erasmus+ bekekin Europako herrialde batean hiru hilabetez lan egiteko.

 


Parte hartuko duten ikastetxeen eskaintza

Oinarrizko Maila:

  • Elektrizitatea eta Elektronika (La Salle Berrozpe)

Erdi Maila:

  • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta (Leizaran)
  • Bideoa, Disk-jockey eta Soinua (ESCIVI)
  • Mantentze-lan elektromekanikoa (La Salle Berrozpe)
  • Soldadura eta galdaragintza (La Salle Berrozpe)

Goi Maila:

  • Gizarteratzea (Leizaran)
  • Ikus-entzunezko eta eszenako proiektuen errealizazioa (ESCIVI)
  • Argiztapena, irudien hartzea eta tratamendua (ESCIVI)
  • Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen produkzioa (ESCIVI)
  • 3D animazioa, bideojokoak eta ingurune interaktiboak (ESCIVI)
  • Ikus-entzunezko eta ikuskizunetarako soinua (ESCIVI)
  • Administrazioa eta finantzak (La Salle Berrozpe)
  • Mantentze-lan elektronikoa (La Salle Berrozpe)
  • Mekanizazio-diseinua (La Salle Berrozpe)
  • Mekanizazio-produktuen programazioa (La Salle Berrozpe)

Espezializazio Ikastaroa:

  • Fabrikazio adimenduna (La Salle Berrozpe)