KANPEZU 50. URTEURRENA OSPATZEN

Honezkero jakingo duzu ikasturte honetan Kanpezu kanpaldiak 50 urte betetzen dituela!, eta hori, urte hauetan zehar pasa diren ehundaka laguntzaile eskuzabal, ilusioz beteriko milaka partaide eta beste hainbat irakasle, begirale, sukaldari kementsuei, esker izan da. 

2022ko urte honetan denok ilusioz elkarrekin ospatzeko asmoz ekitaldi bereziak antolatu ditugu: 50. urteurrenaren aurkezpena, Kanpezu Ezagutuz irteera, Basteroko Argazki Erakusketa, Sukaldarien bisita kanpaldira…

Hauen inguruan informazio gehiago hemen izango duzu.