5 urtekoen txangoa Astigarragara

Aurreko astean, Haur Hezkuntzako bost urteko haurrak txangora joan ziren eguna pasatzera Astigarragara.

Parkeetan jolastu genuen, ondoren, ibaira joan ginen ahateei janaria ematera, eta futbolean ere ibili ginen.
Bazkaldu ondoren, irakurtzen ikasi dugunez... "Altxorraren jolasa" egin genuen.

Bai goxoa zegoela gure altxorra; txupatxusak eta gominolak!!!!!!!!