HHZZ - Eskolako instalakuntzak hobetzeko erronkak

Produktu baten fabrikazio prozesua burutzeko, diseinutik abiatuta beraren lorpenera arte, ETHAZI metodologia eta IDEAL prozedura konbinatuz egiten baita.

Eskolan zenbait urte daramagu ETHAZI metodologia eta IDEAL prozedura proiektuen garapenean aplikatuz, ikasketa adierazgarriagoa, errealagoa eta gogobetekoagoa dela ikusten baitugu eta.

Pasaden urtean, ETHAZI metodologia eta IDEAL prozedura aplikatuz, Soldadurako erdi mailan erronka bakar bat ezartzea erabaki zen, bertatik zikloaren konpetentzia teknikoak zein zeharkakoak lortzea baimentzen ziena ikasleei.

Erronkan, soldadura eta galdaragintza lantegiko aldagelarentzako leihatila batzuk egin zituzten. Aurtengo kurtsoan, xafla gordetzek biltegiratze sistema bat diseinatu eta fabrikatu da. Kurtso bakoitzean, eskolaren behar bereziak zeintzuk diren aztertzen dira, eta horren arabera, beharrezkoak diren produktuak diseinatu eta fabrikatzen dira.

Jarraitu beharreko sistemaka hurrengoa da:

Irakasleak bere lan inguruan egon daitezkeen arazoak edo hobekuntzak aztertzen ditu, ondoren informazio hori ikasleei transmititzeko. Ikasleek informazio horrekin arazoa aztertzen dituzte beharrezko hobekuntzak edo konponbideak proposatzeko. Horretarako, zereginak eta denbora identifikatzen dute, bakoitzean jarraitu beharreko pausuak, muntaia, produktua aurkeztu eta auto eta koebaluazioa egiten dute.

Erronka honen bitartez, ikasleek sormena, ekimena, bere garapen teknikoan aurrera egiten jarraitzeko beharrezko ezagutzak garatzen ditu, motibatu egiten da… eta zerbait hautemangarria eta erabilgarria eskaintzen bukatzen du.

Erronka honen bidez ikasleak ohartzen baitira beren inplikazioa beharrezkoa izan dela lana aurrera eraman ahal izateko. Garrantzitsuak sentitzen dira, beren egunerokotasunean (LP-tan adibidez) izan ditzaketen arazo bati aurre egiteko gai direla ikusten dutelako.

Gaur egungo metodologia arrakastatsuena proiektu bidez ikastea da, ezagueren transferentzia hobetzen duelako guztiz.