HHZZ - Praktika onen lehiaketa

Lanbide-Heziketako Sailburuordetzatik, Tknika-ren koordinazioarekin, 18-19 ikasturterako LHko Ikastetxeetan Praktika Onen Laugarren Lehiaketa antolatu dute. Helburua irakasle ekintzaile eta berritzailea identifikatzea da, ikastetxean gauzatutako adibide zehatzekin lan ona konpartitzera animatuz.

Cristina Aldasoro eta Iban Arocena LSBko irakasleek euren praktikak aurkeztu zituzten eta ekainean amaituko duten lehiaketarako finalistak gelditu dira.