Batx 1 - TABAKALERA, arte esperientziak

Donostian dagoen "TABAKALERA, Nazioarteko kultur gunea"-ra egin dugu oraingoan bisita.

Aldez aurretik Filosofiako klaseetan landu dugu esperientzia estetikoaren gaia eta ikasleek artelanak ere aurkeztu eta erakusketa batean antolatu behar izan dituzte.

Hiru erkusketa ikusi ditugu, zein baino zein erakargarriago eta esperientzia guztiz positiboa izan da gaien aniztasunagatik.

Zorionak denei eta eskerrik asko parte hartzeagatik. Ahaztezina izango da, ziur.