Ibermatica MID-MARTKET eta LSBk hitzarmena berritzen dute

La Salle Berrozpe ikastetxeak eta IBERMATICA MID-MARKET hitzarmena berritu dute beraien arteko harremana sendotzeko asmoz. LSBk enpresarekiko konpromisoan aurrera pausuak eman nahi ditu eta Ibermaticarekin sinatutako hitzarmena norabide horretan aurreratzea bideratuko du. Langileen prestakuntza, instalazioak lagatzea, proiektu teknologikoetan lankidetza, Solid Works eta Gibbs lizentzia-berriztatzea, eta bestelako arlo interesgarriak jasotzen dira hitzarmen horretan.