Hasi da Euskararen habamostaldia!

Gaur goizean Haur Hezkuntzako ikasleek eta Berrozpeko txikienek Saltokilo eta bere lagun igela Manuelaren bisita berezia izan dute. Euskararen erabilera bultzatu asmoz, urtero ospatzen den Euskararen hamabostaldiari hasiera ematera etorri dira.

Aurten hiru astez luzatuko den hamabostaldia ekintzez betea datorkigu. Baina ekintza guztiek helburu bera dute. Euskara bizitzako esparru guztietara zabaltzea. Ikasleak Euskaraz, jolastu, ongi pasa, ikasi, lan egin… Euskaraz bizi daitezkeela konturatzea. Helburu honekin lotzen da aurtengo leloa ere.

EUSKARAZKO HITZAK GOZATZEN DU BIZITZA