INDUSTRIA 4.0ri buruz JAURNALDI TEKNOLOGIKOA

Jardunaldia ostegunean, apirilak 4, 15:30etik 17:30era bitartean egingo da La Salle Berrozpen (La Salle etorbidea, 5), ALCHEMYML enpresaren lankidetzarekin

La Salle Berrozpe Ikastetxeko (Andoain) LSBenpresa arloak, ALCHEMYML enpresaren lankidetzarekin, INDUSTRIA 4.0 buruzko jardunaldi teknologikoa antolatu du tokiko enpresa edo pertsona interesatuentzat, apirilaren 4rako, ostegunerako. Jardunaldia La Salle Berrozpen (La Salle etorbidea, 5) egingo da, 15:30etik 17:30era bitartean, eta doakoa izango da. 

Tokiko enpresei euren jarduera ekonomikorako funtsezkoak izan daitezkeen gaurkotasuneko gai interesgarriak hurbiltzea da jardunaldi teknologikoen helburua. Oraingo honetan, "INDUSTRIA 4.0" izango da jardunaldiaren gaia.

SKOOTIKo Unai Martinez izango da jardunaldiko hizlaria. 

Interesatuek bertaratzeko asmoa dutela jakinarazi behar dute 943 59 05 57 telefono-zenbakian (Luis Escuderoz galdetu) edo lescudero@lasalleberrozpe.eus helbide elektronikoan.