HHZZ - Lan prestakuntza atzerrian

Urtero bezala aurten ere Goi Mailako eta Erdi Mailako  ikasleak atzerrian praktikak egiteko animatu dira. Aste honetan eta hurrengoan aterako dira bakoitza bere herrialdera. Martxoan hasi eta 3 hilabetez jardungo dira bakoitzari dagokion enpresan lan egiten. Ilusioz beteta daude esperientzi berriaren aurrean. Ohitura berriak ezagutu eta jende berrira ohitu, hizkuntza praktikatu, lantegiko prozedurak ezagutu etab.

Hauek dira ikasleak:

HOLANDA:   Jon Gil (Fabrikazio Mekanikoko Diseinua) 
                     Ander Nahuel Gutierrez (Mantenimendu Elektronikoa)
PRAGA:    Iñaki Azurmendi  (Fabrikazio Mekanikoko Diseinua) 
MILAN:      Andoni Perez  (Soldadura eta Galdaragintza)
                  Ekain Bellanco   (Fabrikazio Mekanikoko Diseinua) 
MALTA:      Iñaki Palacios  ( Produzioaren programazioa fabrikazio mekanikoan)

Guztiei, ondo pasa  eta esperientzi berri honetaz ikasi dezatela opa diegu.