Batx 1 - "Errepidean: kontuz eta tentuz"

Andoaingo Udalak antolatu eta udaltzain, suhiltzaile, larrialdi zerbitzu eta afektatuen eskutik, hanbat lekukotza jaso dituzte gure ikasleek bide-ziurtasunaren ingurukoak.

Testigantza guzti horiek interesgarriak eta oso hunkigarriak izan dira eta ez dute inor hotz utzi.

Azken finean, mezu bat nagusia: errepidean kontuz eta tentuz ibili oinezko edo gidari izan.

Geure buruaren eta ingurukoen zaintzarako joera da geure jarduera bideratu behar duen argi nagusia, inoiz "beranduegi" izan ez dadin eta inoiz "errudun" senti arazi ez gaitzaten.

Kanpaina honen leloak dioen bezala, geuk ez dugu ordezkorik. Geu "estropeatzen" bagara, ez dago ordezkatu ahal izateko piezarik eta hanka sartzeak garesti ordaintzen dira. Udaltzain batek zioen bezala, "segundu bakar bat nahikoa da bizitza hankaz gora jartzeko".

Beraz, badakizu:

ERREPIDEAN KONTUZ ETA TENTUZ IBILI.