IKT eta lan bilaketa

La Salle Berrozpe Ikastetxeak, Lanbiderekin batera, 3 orduko tailerra antolatuko du enplegu-bilaketako tresnak eta enplegu-atarietan izena emateko modua ezagutzeko.  

Ikastaro honen helburua pertsonei gaitasuna ematea da  plataforma desberdinetan  lan-bilaketa kudeatzeko, adibidez: Milanbidenet.

Tailerra abenduak 18 izango da 9:00tatik 12:00tara La Salle Berrozpe Ikastetxean. Izena emateko deitu telefono honetara 943 590 557 edo i.demiguel@lasalleberrozpe.eus posta elektronikoan.

Informazio gehiago:  LOTURA