DBH - immigrazioaren eta errefuxiatuen egoeraren ikuspegi ezberdinak

DBH 3. mailako ikasleek errefuxiatuen aferan ikuspuntu ezberdinak ezagutzeko beta izan dute.

Josean Arrietak, 13 urte darama Itsas-salbamenduko itsas-ontzi batean kapitain lanetan. Egun Afrikako eta Europako itsas tartean dabil, nahiz urte batzuetan Kanariar uharteetan aritu den. Patera eta Cayukoen inguruan bizi izandakoen berri eman digu.

Iñigo Lasagabaster, bestalde, Sorabillako Cáritas elkarteko zuzendariak, auzoan egiten duten ekimenen berri eman digu. Eta honekin batera, Abderrajim Ouboumerouane Maroko aldeko Berebereak eta Noureddine Mennad aljeriarrak, bidaian zehar eurek bizitako esperientziak ikasleei lehen pertsonan kontatu dizkiete.

Esker mila guzti-guztiei eta bejondeizuela!