Batx 1 - Ekonomia - Enpresak Ezagutzen

Gaurko saioa, eskolan hasi ordez, enpresa batean hasi dugu: Urnietako ALTRADIn.

Ekonomia 1eko ikasgaia "Ekoizpena eta banaketa" denez, ondo etorri zaigu ikustea in situ, nola funtzionatzen duen, nola antolatzen den, nola lan egiten duen garraio eta banaketa enpresa batek urteko egun hain berezi hauetan.

Eskerrak eman behar dizkiegu ALTRADIko buruei egindako harreragatik eta esan, bai ikasleek eta baita irakasleok ere, oso ondo baloratu dugula gaurko esperientzia bizi hau.