Batxilegoa - Antzerki Saioa

Azterketak amaitu eta primeran egokitu zaigu Andoaingo Bastero Kulturgunean antzerkia ikusteko aukera.

Flitsch Compannyk,  "Mesa para TR3S" antzezlan-dantza saioa taularatu zuen. Proposamen ausarta Madrilgo talde honek eskaini zuena. Izan ere, dantza modernoa baliatuz, hiru koreograforen beste hainbat eskena interpretatzen ditu; baina talde honen berezitasuna, gainera, 10 aktore-dantzarien artean 5ek down sindromea duten pertsonak direla.

Esan behar, zalantzarik gabe, arrakastaz eutsi ziola taldeak arriskuari eta gure ikasleek oso oso ondo baloratu zutela ikuskizuna.

Zorionak eta eskerrik asko geure sentsibilitatea hezi eta elikatzen laguntzeagatik.

 

"Mesa para TR3S"