LH - Zaharren egoitzara bisita

Urtero egiten den moduan, Andoaingo zaharren egoitzak helduen astea ospatzen ari dira. Aurten ere, 5. mailako ikasleak zaharren egoitzara joan dira helduen astea ospatzera. Emanaldi ikusgarri bat prestatu zuten, bertakoek momentu polit bat pasatzeko asmoz. Horretatarako dantzak eta mota guztietako instrumentuak jo zituzten teklatua, kaxa, kitarra…

Musikari eta dantzari ezin hobeak ditugu geure ikastetxean!! Mila esker zuen eskuzabaltasunagatik!!