Batxilergoa - Bolondresgoa: "Jende xumea"

Geroz eta entzunago dugu "Jende Xumea" esapidea.

Ikastetxeko gazte talde baten izena da, udan kooperazio proiektu batekin -seguruenik- Hego Amerikara joango dena. Gazte horiek LSBko ikasle ohiak dira, duela urte bat edo bi Batxilergoa amaitu zutenak.

Joan den irailaren 29an Andoaingo Udalak "Bigarren eskuko feria" antolatu zuen Zumea Plazan. Talde honek parte hartu zuen oraindik erabilgarri diren arropak, jostailuak, tresnak ... bildu eta salduz. Ateratako diruak hemendik pare bat hilabetera ezagutuko duten proiektua finantziatzeko erabiliko dituzte.