Haizea Valdesi omenaldia

Joan zen asteazkenean omenaldi berezi bat egin zuen "Kale Dor Kayiko" elkarteak. Elkarte honek ijitoen artean hezkuntza akademikoa eta ikasketetako ohiturak bultzatzea du helburu eta urtero saritzen ditu lorpen akademikoak izan dituzten ijitoak. Gure eskolaren kasuan, aurten Haizea Valdesi egin diote, graduatua lortzeagatik. Kontuan hartu behar dugu Haizea dela Andoaingo LaSallen graduatua lortu duen lehen ijitoa. Zorionak Haizea!