Erreportari Gaztea Sariketa

Gure DBH 4ko Iker Mediavilla, Adei Rodriguez eta Ibai Estanga ikasleek XXI. Erreportari Gaztea Saria irabazi dute La Salle Berrozpeko lan onena izanda. Andoaingo bigarren sektoreak hastapenetatik edukitako bilakaera landu dute erreportai honetan eta elkarrizketa mamitsua egin diote sustapen eta garapeneko udaletxeko kide bati. Zalantzarik ez dago lanak, ahaleginak eta esfortzuak bere emaitzak ematen dituela! Zorionak hirukote!