2. Batxilergoari agur-ekitaldia

Joan zen ostiralean, ekainak 8, hautaproba amaitu bezain laster eman genion amaiera Batxilergoari eta azken bi ikasturte hauetan gurekin izan diren 2. mailako ikasleek, agur-ekitaldi bero eta hunkigarria jaso zuten.

Asko eskertu behar diogu elkarri, guraso, irakasle, ikasle, koordinatzaile, laguntzaile, tutore, ikaskide,... Esker onekoak izan eta une gogoangarri hauek ahaztezinak izan daitezela denontzat.

Aurrerantzean egin nahi duzuenaren aurrean zorte on: ametsak helburu bihur daitezela eta helburuak errealitate.

Agurrik ez... nahi duzuenera arte!