HHZZ - EuskoSkills 2018 Diseinua

La Salle Berrozpeko zenbait ikaslek Euskoskills txapelketan hartuko dute parte, Diseinu Mekanikoaren modalitatean

La Salle Berrozpe ikastetxeko Unai Alcorta, Mikel Arrate, Asier Askarai, Arkaitz Azpillaga, Ekain Bellanco eta Jon Gil ikasleek, Xabier Puertas irakaslearekin batera, Euskadiko Skills (Euskoskills) txapelketan hartuko dute parte maiatzaren 22an, Irunen, Diseinu Mekanikoaren modalitatean. Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak Lanbide Heziketako ikasleen artean antolatutako txapelketa da Euskoskills. Irabazleak Estatu mailako Spainskills txapelketan lehiatuko dira.