LH 2. maila Arotz-enean

Astearte eta asteazken honetan LH2.mailako ikasleak Arotz-Enean egon gara. Ederki ibili gara Etxarri-Larraungo inguruak eta Arotz-Enea bera ezagutzen. Nahiz eta eguraldiak asko ez lagundu naturarekin harremanetan egoteak gauza asko irakatsi dizkigu: haitzuloak ikusteko aukera izan dugu, mendi buelta egin dugu, esne behiak ikusi ditugu eta elkarrekin jolasteko aukera ere izan dugu .
Berriz ere itzuliko gara noizbait! Ziur izan!