Praktika Onetan Finalistak

Ikastetxeko Diseinua fabrikazio mekanikoa taldeko ikasleekin egindago proiektu bat finalista geratu da Tknikak antolatutako Praktika Onen lehiaketaren III. edizioan.

Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan hamaika ekimen daude martxan gaur egun, eta lehiaketa honen bitartez lan egiteko modu ekintzaile horri babesa eskaini nahi die Tknikak.

Aurtengo edizioan 25 ikastetxek hartu dute parte eta 44 ekimen aurkeztu dira. Gure ikastetxetik aurkeztutako proiektuetako bat, bidezko merkataritzako produktuak saltzeko makina, 12 finalistetako bat da.

Zorionak parte hartu duten ikasle eta irakasleei eta animo azken lanetarako.