Batx 1 - Finalistak "Nutrivideo" lehiaketan

"Nutrivideo" Nafarroako Unibertsitateko Farmazia eta Nutrizio fakultateak antolatzen duen bideo lehiaketa da. Helburua, gazteengan bizitza eta elikadura osasuntsuen aldeko jarrerak sustatzea izaten da.

"Nutrivideo" lehiaketan Espainia osoko 120tik gora taldek parte hartu dute eta La Salle-Berrozpeko 1. Batxilergoko talde bat izan da 10 hoberenen artean hautatua.

Jokin Eguzkitza, Andoni Avila, Alain Saiz eta Carlos Diezek, Leire Zubeldia irakaslearen tutoretzapean, "Txonti´s Team" taldea osatzen dute eta "Healthy lifestyle" lana aurkeztu zuten lehiaketara.

Sari banaketan izan ginen Iruñean eta pozik itzuli etxera ondo egindako lanaren sentsazio ezinobearekin.

Zorionak.