LH - Euskararen hamabostaldiaren hasiera

Atzo, apirilak 10, Saltokilo iritsi zen Berrozpera Euskararen Hamabostaldiari hasiera ematera. Gure txikienen geletatik pasa zen informazioa eta aurtengo kartela banatzera. Ikusmin handia sortu zuen eta ikasleek ilusio handiz hartu zuten haren etorrera.

Bestalde 5. eta 6. mailako ikasleek Bertso saio itzela izan zuten Unai Muñoa eta Ion Beloki bertsolariekin. 

Gaurkoan, berriz, 5. mailakoek Kayak Surf-eko munduko txapelketa irabazi duen Ainhoa Tolosaren hitzaldia izan dute. Horretaz gain, 1go mailakoek txontxongiloen emanaldia izan dute.

Hau hasiera besterik ez da izan eta ekintzaz beteriko bi aste ditugu aurretik.

Goza dezagun euskaraz!!

“EUSKARA MUGITUZ, EUSKARAZ ARITUZ”