LH - POI proiektuak

Bilboko Sektoretik aurkeztu zitzaigun IKASKUNTZARAKO MARKO BERRIA zela eta, urtarrilean lanean hasi ginen gure ikasleekin landuko genituen PROIEKTUAK diseinatzen.

Aste asko pasa ditugu, izenburua, erronka aukeratu, helburuak, jarduerak eta emaitzen ospakizuna nondik nora joango zen txukun planifikatzeko.

Azkenik, martxoaren 14tik aurrera diseinatutako POI proiektuak martxan jartzen hasi ginen.

  • LH1go mailan ARGIAK, KAMERAK, EKIN proiektua burutu dute antzerkia, txotxongiloak eta liburu multimedien mundua ezagutzeko
  • LH2. mailan LIBURUAK KORRIKA IRTEN DIRA proiektuan gelako txoko kuttuna, liburutegia, antolatu dute.
  • LH3. mailan, AI BA!! HAU GAUZA! proiektuan irudi geometrikoz lagunduta nolako parkea eraiki landu dute.
  • LH4. mailan, MATEMATIKA LANTZEN proiektua garatu dute, bertan Haur Hezkuntzarako matematika jolasak diseinatu dituztelarik.
  • LH5. mailan, EUSKAL HERRIAN ZEHAR BIDAIA proiektua garatu dute, Euskal Herria ezagutzeko turismo bulego bat diseinatu dutelarik.
  • LH6. mailan, ME QUEMOOO, ON FIRE, LAGUNDU!!!! proiektuan, aldaketa klimatikoak sortutako arazoei aurre egiteko makina eta tramankuluak diseinatu dituzte.

Esperientzia itzela izan da ikasleentzat eta irakasleontzat, lana egiteko beste modu batean oinarrituta, asko ikastea posible dela barneratzen goaz. 3. hiruhilekoan ere, eredu honi jarraituko diogu, gure berri izango duzue!!