HH - 5 urtekoen antzerki emanaldia

Astearte honetan, 5 urteko haurrek antzerki emanaldia eskaini zieten gurasoei. Uraren proiektua landu eta gero, uraren zikloa antzeztu zuten ur tanten papera betetzen, ilusio handiz eta ikasitako guztia azalduz, familiak gonbidatu zituzten arratsalde horretan. Abesti batzuk ere dantzatu zituzten eta emanaldia gurasoen besarkada zoragarriekin amaitu zen!

Zuek bai txapeldunak! Eta mila esker gerturatu zineten guztioi!

ura