DBH - Elkartrukea (Hampshire, England)

Aurreko asteazkenean, 3.DBH-ko  15 ikasle Basingstokera (Hampshire, England) abiatu ziren, bertako Challoner Catholic Secondary Schooleko ikasleekin elkartrukea hasteko asmoz. Soilik lehen bi egunak  igaro badira ere, aparteko esperientzia izaten ari da. Asteaskenean goizean, bertakoen ikasgeletan, gure kultura, hizkuntza eta ohituren inguruan aritu ziren  solasean. Arratsaldean, Milestones museoan izan ziren. Ostegunean Winchester hiria bisitatu zuten.

Gure esperientziak kontatzen jarraituko dugu...

Atzo ostirala,  eguraldia lagun izan ez badute ere, 3.DBH-ko 15 ikasleek beraien Basingstokeko kideekin, Winchester hiria bisitatu zuten goizean.

Arratsaldean, hirira itzuli eta boleran jolasten aritu ziren.

Bihar gehiago...