HH - 3 urtekoen emozioen proiektua

Hiru urteko haurrek emozioei buruzko proiektua burutu dute. Emozio desberdinak koloreekin lotu dituzte, esaterako, kolore urdinarekin tristura irudikatu dute, horiarekin alaitasuna, gorriarekin haserrea eta beltzarekin beldurra. Jarduera desberdinak egin dituzte emozioak adierazi eta identifikatzeko. Eta horretarako, txoko berri bat ireki dute gelan "Emozioen txokoa". Hauek dira, adibide gisa aipatutako ekintza gutxi batzuk baina askoz gehiago egin dituzte!