Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikorako Don Bosco Sari Nazionala

La Salle Berrozpe ikastetxearen proiektu bat, Zaragozan egingo den Don Bosco Sari Nazionaleko parte-hartzaileen artean

Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxeko Mantentze Elektronikoko goi-mailako zikloko Joseba Agirre, Imanol López eta Mikel Manzano ikasleek eta horien irakasle Josema Fernándezek Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikorako Don Bosco Sari Nazionalaren XXXI. edizioko azken fasean parte hartu dute Zaragozan. Lehiaketaren azken fasean, autonomia-erkidego guztietako ikastetxeetako 50 proiektuk parte hartuko dute.
La Salle Berrozpeko ikasleek “Erizain, cuida de ti” proiektua aurkeztuko dute aurten. Erizain pilulak hornitzen dituen alarma iratzargailu bat da, eta pilulak egunero hartzen dituzten pertsonentzat dago pentsatuta. Horiei egunerokotasuna erraztea du helburu, eta medikazioa hartzea ahaztu ez dezaten lortzea.
Duela bi edizio, La Salle Berrozpek Komunikazioen kategoriako saria irabazi zuen eOntzia izeneko proiektuarekin, Don Bosco eta Zubiri-Manteo ikastetxeekin batera egindako proiektuarekin.