HHZZ- Diseinuko ikasleak Nazioarteko Proiektuko irabazle

Emotive Nazioarteko Proiektuan parte hartu duten Diseinuko Iker Merino eta Carlos Ferro ikasleek, Holandan egindako proiektuaren aurkezpenean lehen postua irabazi dute. 

Holandako enpresa ezberdinetako arduradunak, Da Vinci College-ko nazioarteko arduraduna eta hainbat irakaslek osatu dute epaimaila eta beraien ustetan, La Salle Berrozpeko ikasleek aurkeztutakoa izan da parte hartzaileen artean hoberena. 

ZORIONAK bikote!! Lan bikaina egin duzue!