LH- Negutegiak Berrozpen

Aurreko astean bi negutegi muntatu genituen ikasleen laguntzaz Berrozpeko baratzean. Negutegietan  baratzeko lanak egiteari ekin genion. Negutegi batean,  letxuga landareak  landatu genituen. Bestean, perrexilaren  haziak. Datozen asteetan hazi desberdin gehiago landatzeko asmoa dugu. Udaberrian negutegiak kendu eta landatutako hazi desberdinetako landareak landatuko ditugu jaiotzen badira.