HHZZ- Diseinuko ikasleak CIE Orbelan enpresara bisita

Bigarren mailako diseinuko ikasleek CIE Orbelan enpresa bisitatzeko aukera izan dute. Andoaingo enpresa honetan plastikozko injekzio prozesuen bidez autoentzako pieza ezberdinak fabrikatzen dituzte.

Enpresan egindako bisita gidatuan, plastikozko pieza baten moldea diseinatzeko eman beharreko pausuak eta injekzio makina baten funtzionamendua ikusteko aukera izan dute, erronka ezberdinetan landutakoa eta barneratutakoa bertan ikusiaz.

CEI Orbelan enpresako langileen eskuzabaltasunagatik La Salle Berrozpeko Diseinuko ikasleek zikloan landutako hainbat ikasgai praktikan ikusteko aukera izan dute hauen ezagutza osatuz.

Bertan lanean ari zareten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, ikasten ari diren ikasleen formakuntzan parte hartu nahi izateagatik.

Eskerrik asko!