HHZZ - Soldadurako ikasleak eskolarako takilak fabrikatzen

Soldadura eta galdaragintzako heziketa zikloan aurkitzen diren bigarren mailako ikasleek soldadura tailerreko takilak berritu dituzte seriezko fabrikazio bat diseinatuz eta garatuz.
PDF file

Soldadura eta galdaragintzako heziketa zikloan aurkitzen diren bigarren mailako ikasleek soldadura tailerreko takilak berritu dituzte seriezko fabrikazio bat diseinatuz eta garatuz, aldagelan dauden takilak berritzeko eta bertan dagoen lekua optimizatzeko helburuarekin.

Takila kantitate handi bat fabrikatu behar dela ikusirik molde edo plantilla batzuen fabrikazioa egitea erabaki da, takila guztiak tamaina eta forma berdinekoak lortuz eta egin beharreko lana erraztuz.

Ondoren modulu baten fabrikazioa egin dute planoetan aurkitzen diren neurriak ondo daudela ikusiz, behin puntu hau eginda ikasleak prozesu orriak garatu dituzte ikasle guztiek pieza bat lortzeko egin behar diren pausu guztiak zeintzuk diren argi eduki ditzaten.

Gainera GANTT diagrama bat sortu dute lehen aipatu diren pausu guztiak modu egoki eta organizatu batean egin daitezen, fabrikazio denborak gutxituz eta lana bananduz.

Behin aurreko pausu guztiak eginik ikasleak takilen fabrikazioarekin hasi ziren ondorengo irudietan ikus daitezkeen emaitzak lortuz.

Proiektu hau bukatutzat emateko ikasleek takilen kostuak kalkulatu dituzte eta LA SALLE BERROZPE ikastetxean aurkitzen diren departamendu ezberdinetako arduradunei aurkezpen bat egin diete, kontutan edukitzeko etorkizunean ikastetxeko beste departamentu batean proiektu hau errapikatu daitekeela.

OSO LAN ONA! ZORIONAK!