LH - 6. mailakoak Lurraskan

Astelehenean, urtarrilak 29, goizeko bederatzietan autobusean muntatu ziren gure 6.mailako ikasleak. Goizeko hamaikak baino lehen Lurraskara iritsi ziren eta bertan begiraleak zituzten zain, lekua erakutsi eta taldeak osatzeko prest.

Hasteko eukalipto olioa egin zuten, oso ona omen da eztarrirako. Bazkal ostean bertako animalien zaintza nola egiten den ikasi zuten, txerriak, behiak, zaldiak, untxiak, oiloak…. eta baita llama bat ere! Zaldiz muntatzeko aukera ere izan zuten.

Zopa eta albondiga goxoak afaldu ondoren diskotekan egon ziren eta gero lotara joateko garaia iritsi zen...nahiz eta batzuek ez zuten asko deskantsatu!

Astearte goizean erlezaintza tailer bikain batean parte hartu zuten, kandelak eginez eta erlezain trajeak jantziz.

Primeran pasa zuten!! Lastima hain azkar bukatu izana abentura.