LH - Interneteko arriskuen hitzaldia

Gaurkoan, hilak 22, teknologia berrietan adituak diren bi ertzain etorri dira 6. mailako ikasleei internet eta sare sozialei buruz hitz egitera. Internet oso tresna baliagarria da baina gaizki erabiltzeak suposatzen dituen arriskuei buruz hitz egin dute.

Oso gustura aritu dira eta galdera mordo bat egin dituzte hain jakin-minari erantzunez.