HHZZ- Diseinuko ikasleak Proiektu Internazionalean

Diseinuko Zikloko 2.mailako bi ikaslek, atzo hasiera eman zitzaion, HETEL-ek antolatutako Proiektu Internaionalean parte hartuko dute. 

Proiektu Internazional honetan, eskolako Iker Merino eta Carlos Ferro ikasleaz gain, Euskadiko beste lau eskoletako eta Holandako Da Vinci eskolako ikasleek parte hartuko dute. Hurrengo bi hilabetean zehar, ikasleek erronka bati soluzioa bilatu beharko diote.

Hurrengo 2 asteetan, parte hartuko duten ikasleek, holandarrak barne, inguruko eskola eta enpresa ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute. Ondoren, proiektuari bukaera emateko, partaide guztiak, Holandako Rotterdam-eko hirian elkartuko dira.

Zorte on ikasle guztientzako!