LH - Plastikan Scratch

2. hiruhilekoan sartu gara eta berrikuntzak ditugu 5. eta 6. mailakoen plastikako gaian. Hiruhileko honetan, lehen aldiz, Scratch landuko dugu. 

Scratch gazteentzako programaziorako plataforma bat da eta oso harrera ona izan du ikasleen artean. 

Proiektu honen bidez programazioaren lehen urratsak ikasteaz gain, haien arteko jakintzak elkarbanatzeko eta talde lanean aritzeko ere balioko du.