HH - Musika tailerra

Adin txikietan oso tresna baliotsua dugu musika, besteak beste haurraren psikomotrizitatea, estimulazioa eta emozioak suspertzeko.

Helburu honekin, azaroaren 28an asteazkena Andoaingo La Salle Berrozpe Ikastetxeak doako MUSIKA TAILERRA antolatu du 2017an jaiotako haurrentzat.

Musika tailerra arratsaldeko 17:00etan hasiko da. Ikastaro horretako edukiera betez gero, beste bat antolatuko da arratsaldeko 17:45ean.

Aldez aurretik izena eman beharko da telefono honetan: 943590557 edo lsbandoain@lasalleberrozpe.eus posta elektronikoan.