Ekin kurtso berriari indarrez!

Hasi da ikasturtea!

2 urteko haurren eta familien urduritasunak, haur hezkuntzakoen algarak, lehen hezkuntzakoen berriketak, DBHkoen kontakizunak, batxilergokoen eta zikloetakoen galderak.... Denetatik izan dugu gaur eskolan. Baina badago txoko askotan topatu dugun zerbati: ilusioa. Ikasleak, familiak, irakasleak eta gainontzeko langileak, guztiak gaude ikasturte berri baten atarian eta bakoitzak ditugu gure ilusio eta desirak.

Guzti-guztientzat ikasturte berri on!