LH-Irakasleak ITB-en formazioan

Ikaskuntza Testuinguru Berria “ITB” errealitate bat da dagoeneko gure Distritoan; hurrengo ikasturtean martxan jarriko dena Bilboko sektoreko La Salle guztietako 1., 2. eta 3. mailatako geletan eta baita beste Sektore batzuetako hainbat zentrotan ere – euren zonaldean XXI. mendeko eskola-ikuspegi hau ezarri aurretik iniziatiba honi heldu nahi izan diotenak, alegia-.

San Asensioko monastegiak hainbat irakasleei harrera egin die,mailetan antolatuta, eta hiru saioen garapenean, 2019-2020 kurtsora begira sortu diren materialak ezagutu dituzte. Aldi berean, prozesu honetan Sallenet plataformarekin hartu eman estuagoa izan dute euren klaseetan “ITB” garatzerako orduan erraztasunak eduki ditzaten eta, bertan, jada landutako zenbait proiektu, hainbat eduki, material didaktiko eta baliabide daude.

Arestian aipaturiko harrerari erronka honen inguruko mintegi batek hartu zion testigua. Ondoren, adibide edo eredu bezala proiektu bat azaldu zitzaien. Gerora, kezkak edo zalantzak adierazteko taldeka garatu zen “tailer” batean parte hartu zuten, gaian gehiago sakontzeko helburuarekin.

Amaitzeko, hausnarketez beteriko itxiera bat izan zen, non “ilusioa” edo “eskerrik asko” bezalako hitzek euren protagonismoa eduki zuten.