Euskarazko jolas dinamizatuak errekreoetan

Aste honetan hasi eta Aste Santuko oporrak hartu bitarte, Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoek eta Lehen Hezkuntzako 1 eta 2. Mailakoek martxan jarri dugun proiektu berri batean parte hartuko dute.

Proiektu honen helburua ikasleek euskarazko jolas eta kantuak ezagutzea izango da, gero lagunen artean erabil ditzaten eta  euskaraz aritu daitezen. Urtxintxa Aisialdi Taldeak gidatuko  ditu saioak. Gela bakoitzak astean behin, jolas orduan, Ariane begiraleak bideratuta jolasak eta kantuak erakutsiko dizkie. 

Ikasleek gogotsu ekin diote erronka berriari!